o

Galdera azkarrak

  • Ez duzu jakinarazpen berririk

Zer da Gipuzkoako Foru Aldundiako Soziometroa?

Gipuzkoako Soziometroa interes orokorreko gaiei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzea helburu duen ekimena da. Hilero, inkesta bat egiten dugu gipuzkoarrek beren ideiak eta ikuspuntuak adieraz ditzaten, eta, hala, lurraldearen errealitate soziala sakonago ezagut dezaten.

Nola

Nola har dezaket parte?

  • Sartu soziometroa.etorkizunaeraikiz.eus helbidean.
  • Mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik sar zaitezke.
  • Egin klik momentuan aktibo dagoen inkestan eta partekatu zure iritzia.

Norentzat da?

  • Barometro honetako inkestak Gipuzkoan bizi den edonori zuzenduta daude.
  • 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
Norentzat
Helburua

Zein da helburua?

  • Herritarren parte-hartzea sustatzea erabakiak hartzerakoan.
  • Gipuzkoako gizarteak gaurkotasuneko gaiei buruz dituen iritziak jaso eta aztertzea.
  • Entzute aktiboko gune bat sortzea, non ahots bakoitzak bere kontaketa egingo duen.

Emaitza eguneratuak

Inkesta bakoitzaren emaitzak aldian-aldian argitaratuko dira, parte-hartzaile guztiek jakin dezaten zer iritzi duen Gipuzkoako gizarteak eta zer bilakaera duten joerek denboran zehar.

Emaitzak