Gipuzkoako soziometroa aurkezten dizugu. Gipuzkoarron iritziak entzuten dituen gunea
Gipuzkoako Soziometroa interes orokorreko gaiei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzea helburu duen ekimena da, hilero inkestak eginez.
Zer iritzi dugu gipuzkoarrok?
Zer pentsatzen dugu gizarte gisa? Galdera hori erantzuteko sortu dugu ekimen hau. Zure parte-hartzea funtsezkoa da iritzi publikoa neurtzeko eta ulertzeko, ideien eta ikuspegien aniztasuna islatzen duten datuak sortuz.
Herritarren barometroak funtsezko tresnak dira gizartearen errealitatea ezagutzeko eta parte-hartze aktiboa sustatzeko. Horiei esker, joerak identifikatu, kezka komunak antzeman eta herritarrei ahotsa eman diezaiekegu erabakiak hartzerakoan. Zure laguntzarekin, gizarte informatuago, parte-hartzaileago eta demokratikoago bat eraikitzen laguntzen dugu.
Gehiago jakin